HELBIDE BERRIA

| 0 comentarios

X. SORGIN GAUA!!!! ZIZUR NAGUSIAN

| 0 comentarios




Aupa! Beste urte batez Sorgin gauaren edizio berri batekin gatoz! Eta dagoeneko 10.a da hau! Gezurra dirudi honaino iritsi izana, duela 10 urte proiektu honekin hasi ginenean ez genuen inondik inora hau irudikatzen, ziur izan! Eta honako edizio berezia ospatzeko programa zabaldu eta ekimenaren egun kopurua luzatu nahi izan dugu. Aurtengo Sorgin Gaua azaroaren 19tik 23ra luzatuko da eta ondoko lotura honetan egitarau osoa aurkituko duzue:http://sorginkale.wordpress.com/2013/10/24/cartel-completo-sorgin-gaua-10
Sorginkaletik gonbitea luzatzen dizuegu antolatu ditugun ekimen eta jardueratan parte hartzeko, plazer bat izanen da guretzako! Ongi izan!

URRIAK 26 AÑORGAKO GAZTETXEAN DERAILED + ERASOKA + EZTANDA

| 0 comentarios


AZAROAK 2 IRUNGO LAKAXITA GAZTETXEAN BIDASOA ATTAK!!!! 2013

| 0 comentarios





Badator BIDASOA ATTAK!! 2013 jaialdia
Azaroak 2 Irungo Lakaxita gaztetxean
14:00 Bazkari begetarianoa Aldatsa baratzaren eskutik 8€ (Tike mugatuak)
18:00 Kontzertuak - Puntual!!
SACCO, KASERNARAT, MISERIA, APURTU, KKZT2P, FRAKTURA, KAOS KOOPERATIV, HIJOS DEL FRACASO, TOCHILKA, KONDENATUAK
2:00 DJ

INFA RIOT

| 0 comentarios




77ko Punkak izandako indarra galtzen zihoan, talde batzuk salduta, beste batzuk utzita; Tatcherismoaren garaiak ziren, krisia, liberalismoa, langile klasearen zapalkuntza... Kontestu horretan zenbait gaztek egoera horri aurre egiteko musika erabili zuten adierazpide bezela, horrela sortu ziren Sham 69, Cockney Rejects, Angelic Upstarts eta nola ez, Infa Riot.

Infa Riot taldea Londres iparraldeko auzo batean sortu zen 1980ean. Taldearen laugarren kontzertuan, Horsey Community Center-ean, ikusi zituen Mensik (Angelic Upstarts-eko abeslaria) lehenengoz eta horrenbeste gustatu zitzaizkion ezen taldeari buruzko artikulu bat publikatzea erabaki bai zuen. Garai hartan Sounds (The Gonads taldeko Garry Bushell-ek editatua) aldizkariarentzat lana egiten zuen Mensik.

1981ean Infa Riot-en bi kanta, "Riot Riot!" eta "We outnumber you", "Strength thru Oi!" albumean argitaratu ziren. Horrek zenbait ate ireki zizkien eta urte berean Secret Records disketxearekin kontratua sinatu zuten.

Hurrengo urteetan arrakasta handia izan zuten, baita kontzertu ugari eman ere. Kontzertu horietan arrunta zen biolentzia eta askotan borroka handiak izaten ziren. "New Punk Conventions" jaialdian adibidez Hammers futbol taldeko jarraitzaileek uste izan zuten West Hamm-eko jarraitzaileak jaialdian zirela eta arazo bila sartu ziren justu Infa Riotek jotzen zuen unean. Ilabete batzuk geroago beste borroka bat izan zen Acklam Hall aretoan Infa Riot jotzen ari zela. Gertaera horiek eta prentsak fama txarra eman zioten taldeari, egia da izenak eta kanten letrek ere ez zutela gehiegi lagundu. 

Baina agian taldearekin loturiko istilu handienak The Gathering of the Clans jaialdian izan ziren. The Exploited taldeko Wattie Buchan-ek "Fuck a mod" gabon kanta kantatu zuen, noski bertako modei ez zitzaien batere gustatu eta gau osoan zehar luzatu ziren istiluak izan ziren.

1982an Londreseko Southall auzoko Hambrough Tavern tabernan 4 Skins, Business eta Last Resort taldeek kontzertua eskaintzen ari zirela istilu larriak izan ziren asiar talde handi batek taberna molotoff koktelekin eraso ondoren. Prentsa sentsazionalista segituan hasi zen betiko zaborra botatzen. Ondorengo urteetan oso zaila izan zen Oi! kontzertuak antolatzea. Infa Riot taldea bertan izan ez arren zituen aurrekariengatik prentsan asko agertu zen taldea; azkenik, egoera ikusita, taldeari izena aldatzea erabaki zuten Infa´s izena jarriaz. 1984ean desegin ziren.



URRIAK 19 IGNOTUS + THE FUCKING FUCKERS GASTEIZEKO GAZTETXEAN

| 0 comentarios


ASTA KASK

| 0 comentarios



Asta Kask 80. hamarkadako punk talde suediarra da. Töreboda herriko lau gazte hauek argi zituzten beren eraginak Kiss edo Sex Pistols taldeenak zirela. Garai hartan kontzertu asko eskaini zituzten, horietako bat dantza saioetarako taldeak kontratatzen zituen tipo batek lortu zien parke batean jotzeko... imajina dezakezue nola bukatu zan dena, KAOSA!!!!! Raggare (Greaser subkulturako jendea) batzuk agertu ziren eta punta zorrotzeko amerikar ukabilekin eta taldeak poliziak babesturik alde egin behar izan zuen.

Urte gutxiren buruan arrakasta itzela lortu zuten, 1984 inguruan adibidez asteko 2 kontzertu edo ematen zituzten; hau izan zen beraien urte arrakastatsuena. Azkenean horrenbeste kontzertu proposatzen bai zizkieten ezetz esaten hasi behar izan zutela, horrela hasi zen taldearen gainbehera. 1986ean jotzeari utzi zioten.

1989an atzera batu ziren, baina bitarte horretan taldekideak beste zenbait proiektutan jardun zuten (Costa Nostra edo Strebers). Itzuli eta lehen kontzertua eman behar zutenean horrenbeste jende joan zen ikustera, ikusleak bata bestearen gainetik saiatu baitziren aretora sartzen. Tipo batek teilaturaino eskalatu, leiho bat hautsi eta aretoan sartzea lortu zuen, mundu guztia ero moduan zebilen nola edo ala sartu nahian. Egoera ikusirik hurrengo egunean beste kontzertu bat emango zuela zin egin zuen taldeak. Hiru urte geroago taldeak berriz utzi zion jotzeari.

2003an Stockholmeko taberna batean Ester Kex taldeak jo zuen. Zurrumurruak zebiltzan ordea ez ote zen Asta Kask taldearen itzulera izango, horrela izan zen Ester Kex izen faltsuarekin atera zen Asta Kask. 2004ean Wolfbrigade, lehenago Wolfpack bezela ezagunak (Crust punk zaleek ezagutuko dute taldea), taldeko bateria sartu zen Asta Kask-en.